XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OLABIDE'TAR ANTON

BANCO SAN SEBASTIAN

DONOSTIA

Agur, Jaunok: Etxe berriak jasotzeko asmotan gera lagun batzuek, ta egiteko ortarako diru-moltsoa batua degu: baña bear degun aña, etzaigu osatzen.

Orregatik, zuen Diru-etxe orri eun milla (100.000) peseta eska nai nizkioke.

Aurrerapen onen babes edo garantitzat, Etxabe ta Lagak alkartean ditudan alkar-agiriak edo azioak utzi nezazkizue.

Nere eskea ontzat ar ba-dezazue, eskerrak aurrez.

Agindu zuen mirabe zintzo dezuen.

BANCO SAN SEBASTIAN

Hispano Americano Diru-etxeaz alkartua

20.000.000 peseta: Dirutza

Telegrafo (Urrutidatz) zuzenbidea: BANSTIAN.

Olabide'tar Anton Jª

AZKOITI

Gure Jaun ori: Zure diru-eskea ontzat artua izan da, ta nai dezunean, gure Azkoiti'ko etxearen bitartez, edo emen Donosti'ko Etxean, bear dituzun diruak jaso zenitzake.

Beti laguntzeko gaituzu, zure mirabe zintzo ORDEZKOA.